send link to app

Azkue Fundazioaren Egunkaria app for iPhone and iPad


4.6 ( 2976 ratings )
News
Developer: IRONTEC INTERNET Y SISTEMAS SOBRE GNU LINUX SL
Free
Current version: 1.0.5, last update: 7 years ago
First release : 14 May 2015
App size: 26 Mb

Azkue Fundazioaren bloga da hau. Honetan, teknologia arloko komunikazioa bideratzen dugu euskaraz. Lantzen ditugun gaiak zabalak dira: sare sozial, aplikazio, berrikuntza, tresna eta abarren berri emango dizuegu.

Gure jarduera eta helburuekin bat datozen gaiak jorratzen ditugu, beti ikuspegi zabal eta euskaldun batetik.

Gure egitasmoen berri eta horien inguruko edukiak lantzeko plataforma egokia da gure bloga: jardunaldi, lehiaketa, zein jarduera. Euskararen Etxean antolatzen ditugun jardueren agenda zabaldu eta horien inguruko informazio zabala eskaintzen dugu.

Eta bestalde, hezkuntza arloan teknologia euskaraz erabiltzeko baliabide, tresna eta abarren berri ere ematen dugu. Baita, nahiz eta euskaraz garatuta ez egon, hezkuntza arlora zuzendutako teknologiaren aplikazioaz aritzen gara.

Berrikuntza teknologikoen berri ematen dugu, gure errealitatearen mesedetan suertatzen diren aurrerakuntza eta berrikuntzak ikertu, landu eta horren komunikazioa egiten dugu.

Eta azkenik, aplikazio, tresna eta abarrekoak erabiltzen ikasteko eskuliburu, txosten eta dokumentazioak ere sortu eta zabaltzen ditugu.

Erabiltzaileen beharretara egokitzen gara eta sarri beraiek proposatu edo galdetutako gaiak lantzen ditugu.

Azken finean, gure helburua Azkue Fundazioaren Egunkaria bloga tresna baliogarria izatea da eta zerbitzua eskaintzea. Horregatik, bertan izena eman eta zuzenean argitaratutako artikuluak posta elektronikoan zuzenean jasotzeko aukera eskaintzen dugu.